Erabilera baldintzakwww.naviki.org Interneteko ataria erabili eta bertan parte hartzeko baldintza okorrak (erabilera baldintzak) I. EsparruaMünster hiriko Zientzia Aplikatuko Unibertsitateko Software Ingeniaritzako Laborategiak Interneteko Naviki ataria garatu du (www.naviki.org) eta doan erabiltzeko moduan eskaintzen du. Erabilera Baldintza Orokor hauek berdin aplikatzen dira edozein sarbidetik sartuta, bai www.naviki.org erabilita zein beste domeinu izen batetik sartuta (esaterako www.naviki.de). Doaneko erabilera bizikletentzako Naviki nabigazio sistema erabili nahi duten edo Naviki atarira bideak igo nahi dituzten banakakoentzat da soilik. Bideak sartu eta deskargatzea doan da. Banakakoak identifikatuak egon daitezen, erabiltzaileak beti erabilgarri dagoen posta elektronikoko helbide bat eta pasahitz bat eman behar ditu. Münsterreko Zientzia Aplikatuko Unibertsitateak datu hauek prozesatuko ditu eta Datuen Babeserako Adierazpenak esaten duenaren arabera erabiliko ditu. II. Datuak sartzea eta deskargatzeaErabiltzaile bakoitza berak sartutako edukien arduradun da (bideena zein bideei buruzko informazio gehigarriarena). Eduki horiek ez dute begirune publikoaren aurka egon behar eta lege penalak, irudi zein testuen lege eskubideak edo beste pertsona batzuen eskubideak hautsi behar. Eskubideen urraketa badago, erabiltzaileak Münsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateari konpentsazioa eman beharko dio sortutako edozein kalteren ordainean. Kasu horietan, Münsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateak hirugarrenetatik eduki ditzakeen erreklamazio guztiak bere gain hartu beharko ditu erabiltzaileak.
Münsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateak edukiak murriztu edo guztiz ezabatzeko eskubidea gordetzen du, arrazoirik eman behar izan gabe. Legez kanpoko edukiak daudela ikusten badugu, berehala horri buruzko informazioa eskatuko dugu, eta ondoren edukia ezabatuko dugu. Datuak www.naviki.org plataformara igo eta argitaratzean, erabiltzaileak onartzen du Münsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateak datu horiek erabiltzeko baimena duela. Datuak epe mugagabean eta doan erabili ahal izango ditu, erabiltzaileak datu horiek ezabatzen dituen arte. Eskubide honen barruan datuak aldatzeko eskubidea ere sartuta dago. Erabiltzaileak hirugarrenen datuak sartzen baditu, datu horiek erabiltzeko eskubidea duela eta hirugarrenen eskubideetatik libre daudela onartzen du. Erabiltzaileak ez die hirugarrenei emango www.naviki.org egiteko garatu den softwarea, ezta bikoiztu, banatu, moldatu, dekodetu, bihurtu edo lan deribatuak egingo ere, ezta plataformako testuak dekodetu edo lan deribatuak egingo ere. Horrelako ekintzak debekatuta daude. Erabiltzaileek igo eta www.naviki.org plataforman administratzen diren datu guztiek "Creative Commons Attribution Share Alike 2.0" (cc-by-sa 2.0) lizentzia dute. Naviki datuen edozein erabilera, baita komertziala ere, onartuta dago; hala ere, datuak www.naviki.org plataformatik hartu direla esan behar da, eta datu horietatik eratorritako edozein lanek cc-by-sa lizentzia bera izan behar du. III. Erabiltzaileak debekatzea eta erabilera baldintzak aldatzeaMünsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitatea, edozein momentutan eta arrazoirik eman behar izan gabe, edozein erabiltzaileri bere webguneetara sartzeko eskubidea uka diezaioke, eta behin betiko debeka diezaioke gune horiek erabiltzea. Kasu hau batez ere erabilera baldintzak behin eta berriro urratzen direnean eta beste erabiltzaile batzuk babesteko eman daiteke. Münsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateak edozein momentutan aldatu ahal izango ditu webguneen erabilera baldintza hauek. Erregistratutako erabiltzaile guztiei jakinaraziko zaie aldaketa posta elektronikoz. Erabiltzaileek jakinarazpenak jasotzeko eman duten posta helbidea mantendu beharko dute eta Münsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitatearen mezuak kontsultatu beharko dituzte. Webgunean agertzen diren eta erabiltzaileari berrikien bidali zaizkion erabilera baldintzak dira aplikagarriak. IV. Eskuragarritasuna eta erantzukizunaMünsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateakez du bermatzen webguneen eta sistema teknikoen eskuragarritasun jarraia eta etenik gabea. Münsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateak ez du erantzukizunik onartzen erabiltzaileek edo hirugarrenek eskuragarri jarri dituzten datuek sor ditzaketen kalteengatik. Münsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitatearen eta bere langileen erantzukizuna arduragabekeria larriak edo kontratu bidez ezarritako funtsezko betebehar baten nahitako urraketak mugatutakoa da, eta kontratu mota hauetan tipikoa den eta aurreikus daitekeen kalteari dagokiona izango da. V. Jurisdikzioa eta oinarri legalaMünster da bi aldeentzako gauzatze tokia. Jurisdikzio tokia ere Münster izango da, erabiltzailea lege publikoaren pean dagoen erakunde bat den heinean. Alemaniako legea aplikatuko da. Ondasunen Nazioarteko Salerosketarako Kontratuen Nazio Batuen Konbentzioa kanpoan geratzen da. VI. Banakakotasun klausulaKontratu honen banakako xedapenak baliogabe geratzen badira, horrek ez du eraginik izango gainareko xedapenen legezko balioan. Datuen babesaZerorrek erabaki zure pribatutasunaNavikik oso serio hartzen du datuen babesa eta erregistratutako erabiltzaileen pribatutasuna. Naviki erabiltzaile zaren heinean, zerorrek erabakitzen duzu zure datu pertsonalak sartzen dituzun eta publikoak ikusteko moduan jartzen dituzun. Navikik datu estatistikoak erauzten dituenean, beti modu anonimoan egiten du, banakakoen jokabideak kontuan hartu gabe. Zure informazioaren erabilera gardenaMünsterreko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateak, Navikiren operadore gisa, Naviki erabiltzaileen hurrengo informazioa bildu, gorde eta prozesatuko du, beharrezko ikusten badu: erabiltzaile izena (pseudonimo bat hauta daiteke), izena, abizena, posta helbidea eta -sistema erabiltzaileak sartzea hautatu badu- datu pertsonal gehiago. Navikik ez die inoiz hirugarrenei datu pertsonalak emango. www.naviki.org webgunean erabiltzaile modura erregistratuta, parte hartzaileak onartzen du goian aipatutako datuak bildu eta gordeko direla, eta beharrezko bada, prozesatu egingo direla. Erabiltzaileak akordio honetan atzera egiten badu, bere datu pertsonal guztiak ezabatuko dira. Honek jabearen eta erabiltzailearen arteko harremana bukatuko du. |